
Ni, nire aita eta nebarekin sartu nintzen pistinara, (14 urte egin arte ezingo dudalako pistinan bakarrik sartu heldu bat barik). Bueno, kontua da, Mikel, ordu erdi bat beranduago heldu zela pistinara (bere lagun minarekin!). Ni berotuta nengoen, baina, bera ez. Horregaitik, bera berotzen hasi zen ni pixkanaka- pixkanaka sikatzen nintzen bitartean. Halako batean, listo zegoela esan zidan; horduantxe hasi zen apostua...
200m braza irabazi egin nion luze oso bategaitik eta 50m mariposa ere irabazi egin nuen, baina begira nola:
Luze baten erdian, Mikel, gelditu egin zen deskantzatzeko. Gero, luzearen geratzen zena krolean egin zuen, uretatik atera, kanpotik korrika hasi eta uretara sartu zen berriro.
Baina ni, 50m-ak amaituta neuzkan, guztia mariposan eginda.
No hay comentarios:
Publicar un comentario