domingo, 1 de marzo de 2015

ADIN GUZTIETATIK, 4.a

Atzo, konpetizinoa izan nuen Getxon, La Benedictan. Goizeko 7: 30- etan altxatu nintzen pistinan 9: 00- etan egoteko bainujantziarekin. 10: 00- etan hasi zen konpitizioa. Nik 100m braza egin behar nituen bakarrik. Igeri egin aurretik, pixkat entrenatu egin genuen eta podium- etik saltoak ensailatu. "Camara de Salida"-n nengoela, denbora pilo bat emon nuen itxaroten nire papeltxoa emon arte; horrek esan nahi zuen, azken tandan egiten banituen 100m- ak, adin guztietatik (nesken artean), onenetarikoa nintzela. Bueno, ba nire proba egin ostean, (100m braza), 4. geratu nintzen. Uretatik irten, eta Mariorengana hurreratu egin nintzen galdetzeko ea lehen zenbatgarren postuan nengoen. Eta zer erantzun? Bosgarren postuan nengoen lehen, eta orain, laugarren postuan! Oso pozik joan nintzen etxera Shewanesh- en amaren kotxean. Gainera gero, aitak paeia eder bat prestatu zigun.

1 comentario: