ENERGIAREN AUTOBUSEAN
Atzo goizean, eskolara etorri ginenean, Mirenek, esan zigun 11:00-tan Plaza Gorrian egon behar genuela energiaren autobusa bisitatzeko. Autobusera sartzerakoan, Eguzkibegiko beste 6. mailako ume batzuk irten ziren autobusetik, batzuk lagunak ziren. Beraiek irten eta gero gu sartu ginen, lehenengo, autobuseko mutilak, Andresek, arauak esan zizkigun. Ondoren, autobusean sartu eta leku handi batean jesarri ginen. Andresek, ostean, bideo txiki bat jarri zigun eta gero joku bat, puzzle bat. Puzzlea bukatu genuenean gasolina pote ezberdin batzuk erakutzi zizkigun: Gasolina, gasolina A, gasolina B...
Oso polita izan zen irteera txikitxo hori.
No hay comentarios:
Publicar un comentario