
miércoles, 3 de diciembre de 2014
GAUR ARRATSALDEAN EGIN DUDANA
Gaur, eskolatik jeitsi ostean, beheko eskolara joan naiz Alexandrarekin gure marrazkia aurkezteko. Aurkeztu baino lehen, beheko eskolako barruko komunetara joan gara, (super txikiak ziren!). Gero, patioan, mahai batean zeuden ama batzuei eman dizkiegu marrazkiak eta parte hartzeagaitik bakoitzari arkatz bat oparitu digute. Ondoren, topaguneko gazte batzuei galdetu diegu ea ze ordutan hasten zen txokolatada eta beraiekin geratu gara denboratxo bat hitz egiten. Baina, halako batean, nire ama etorri da musikako
Musika klaseak amaitu ostean, amak kurtzeko plazara eraman nau txokolatea eta bizkotxoak jatera. Han zeuden Naroa eta Abarneri galdetu diet kuriosidadez, ea nork irabazi zuen marrazki lehiaketan eta hauxe esan didate: "Ekihotzek irabazi du". (ZORIONAK EKIHOTZ!) Gero, etxera joan, pijama jantzi, afaldu eta hauxe idazten hasi naiz. Bueno, nahiko txapa emon dizuet gaurkoz.

Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario