
domingo, 29 de marzo de 2015
KORRIKAAAA!!!!!
Atzo, Larunbata, korrika Galdakaotik pasatu zen. Ganbrinusen egon nintzen afaltzen kuadrilarekin. nire nebaren edadekoak zirenez.... gaur partidua zutenez Artxandan, ez ziren joango korrikara. Orduan nire lagunen kuadrilarekin joan nintzen afaldu ondoren. Orduan Guk 12:45etan pintzazoan geratu ginen. Denbora osoa barrezka egon ginen, txisteak kontatzen hasi ginelako. Bapatean ikusten dugu kotxe bat esaten.... " Tipi, Tapa, Tipi, Tapa korrika ! Eta han hurrunean ikusten dugu jendea galapan, abalantza bat zirudien egia esan da. Etorri eta han ipini ginen lehenetarikoak!!! Guri grabatzen egon korrikaren furgoneta. 1:26ean etorri zen, puntual-puntual. Galdakaori 2 buelta eman genion, Someratik, Zamakoatik.... 2 kilometro egin genuen. Usansolorarte bidea hartu genuen eta gero 3:10ak zirela.... heldu ginen Gandasegin dagoen frontoira. Hor gure amak egon ziren itzaroten. Irati, Jon, Asier, Erlantz, Naia, Maider eta ni. Etxera joan eta lotara!!! Zelako logura:(

Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
tipi-tapa korrika
ResponderEliminar