DISTENSIO MUSKULARRA
Pasaden asteko astelenean, nire nebarekin saskibaloira jolasten nenbilenean, jausi egin nintzen eta orkatila pixkat okertu egin nuen. Gero eta min gehiago neukanez, Aimar bidali nuen ama deitzera. Amak eta Aimarrek lagundu zidaten etxeraino, eta etxean egonda, izotza jarri genuen (ilarrak). Ia ezin nuen ibili. Hurrengo 2 egunak egon nintzen orkatila ez mugitzen. Puf! Hirugarren egunean, mina sentitzen nuenez oraindik, fisioarengana joan ginen. Fisioak ez zeukan oso argi, edo distensio muskularra bazen edo desgarre muskularra. Ia egunero joaten nintzen fisioterapeutarengana, eta azkenean, esan zidan, distensio muskular bat nuela orkatilan. Gutxienez, minak 2 aste iraunduko du, eta geihenez, hilabete 1. Nahiz eta min izan, igeriketa egiten dut, ondo datorkidalako (min egiten dit), baina ezin dut ez Andra Marira joan ezta gimnasia egin. Jo! Gutxienez, eta niretzat inportanteena, Mario, nire entrenatzaileak kontuan hartzen duela nire orkatila (batzuetan, metroak barkatzen dizkit).
No hay comentarios:
Publicar un comentario