lunes, 13 de abril de 2015

NIRE ASTE SANTUKO OPORRAK!!!!!!!



Oporretan bai ondo pasatu dudala!!!
Hasierako egunetan Galdakaon nengoenez lagunekin jolastu nuen. Gero Logroñora joan nintzen nire gurasoekin. Aingeru ez zen etorri Madrilera joan zelako. Logroñon bi egun pasatu ondoren, autobusa hartu nuen Bedidorm-era joateko. Bidaiak gau osoa iraundu zuen.
Benidorren gure etxea hondartzaren aurre - aurrean zegoen eta balkoitik Benidorm osoa ikusten zen. 
Benidorm- en Europako hotelik altuena dago eta nik argazkiak atera nituen.
Han bi hondartza daude, Levante eta Poniente eta guk egunero gosaldu ondoren punta batetik bestera joaten ginen, eta guztira 12km ziren.
Beste egun batean mendira joan ginen eta lau orduko bidaia egin genuen eta han fosilak ikusi nituen, mendiak nola osatu ziren...

1 comentario: