miércoles, 20 de mayo de 2015

BIZKAIKO FINALAAA!!

Beste larunbatean, Bizkaiko finala izan zen. 15:15etan, Durangon egon behar ginen finala 16:00etan hasten zelako. 45` minutu arinago egon behar ginelako. 15:30etan berotzen hasi ginen Sandra, Olatz eta ni. Finala hasteko zegoen eta metara joan ginen urduri-urduri. Euria ez zen gelditzen eta hotza genuen. Nik luzera saltoa eta bailak egingo nituen baina 5 minutuko tartea zegoen bi probatan. Gainera niri 10garren seriean ipini zidaten eta luzera saltoa hasteko zegoen. Nik azkenean esan nien Goizane eta Maiderri, nirI tokatzen zitzaidanean nirI deitzeko. Azkenean nik 3,8 m egin nituen 2. saltoan. Bailetan nire seriean 1. gelditu nintzen baina ez dakit beste seriekoak zenbat denboratan egin duten, orduan Ostegunean aterako dute lista eta Elexaldera ikustera joango naiz.  Gero nire lagunekin irten nintzen eta oso ondo pasatu nuen jolasean!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario