martes, 12 de mayo de 2015

ETXERAKO- LAN PILA BAT

Aste honetan, bai Aimarrek eta bai nik, etxerako- lan pila bat eukitzen ari gara. Atzo gauean, 2 ordu egon nintzen etxerako- lanekin eta ikasten (nire neba bezala); Hurrengo goizean (gaur), etxerako- lanak amaitu ditut eta ez nuena ulertzen amak azaldu dit. Gainera, bidetik joan naiz ingurune errepasatzen (oraindik ez zait ateratzen Homogeneo-en partea). Aimarrek, goizean amaitu ditu etxerako lanak ere; niri ez dit denbora eman eguneroko pianoa jotzeko eta etxetik, nahiko berandu irten gara, ez dakit amak lanerako autobusa arrapatu duen. 
Gaur, anderenoa pixkat berotu da nire sagarrarekin eta beste zirkunferentzietako buruketa batzuekin. Aparte, ingurune eta atzizkiak ikastea daukagu, baita euskerako koadernillotik 27. orr. amaitu eta irakurgaietako 126., 127., 128. eta 129. orrialdeak irakurtzea. A bai! Eta ostiralerako, ingeleseko 2 testu irakurri eta erantzun batzuei erantzun koadernoan. Buf!

No hay comentarios:

Publicar un comentario