lunes, 4 de mayo de 2015

FRANTZIAN (Labenne- Océan)


Ostegunean, klase ostean, piano klasera joan nintzen. Ondoren, etxera joan, maletak egiten amaitu eta Frantziarako bidea hartu genuen. Nire aitak eramaten zigun kotxez. Labenne Océan- era joan ginen; Labenne Océan herrixkatxo oso lasai bat da eta hondartza ondoan dago. Maletak hustu eta afaldu ostean, ohera joan ginen. Hurrengo egunean, Maite eta Luc etorri ziren gurekin egotera etxean (lagun frantzesak). Oso ondo pasatu genuen elkarrekin: Goizean, hondartzara joan ginen ibiltzera gero, Capreton- era pintxo bat jatera, eta gauean, errestaurante batera joan ginen mejilloiak limoiarekin jatera. Bueno, eta bestelako egunak, antzera pasatu genituen. Maite eta Luc gurekin egoten ziren egunero eta gurekin egiten zuten lo ere. Azkenean, Luc- en familia ezagutu nuen. Hiru mutil oso atseginak eta bi neska.  Oso ondo pasatu nuen, errepikatzeko moduan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario